Plaza proiektu irekien 5. aurkezpen publikoa

marca-hirikilabs

Urtarrilean proiektu irekien deialdia zabaldu genuen eta oraingoan landuko diren proposamenak ezagutzeko aukera izango dugu, eta baita hauek aurrera eramateko taldeak osatzeko aukera ere.

Saio hau ostegun honetan, otsailak 18an Tabakalerako Hirikilabsen izango da 19.00etatik 20.30etara. Proiektu bakoitzak aurkezpen txiki bat egingo du, eta jarraian lantalde irekia osatzeko dinamika txiki bat egingo da.

Hirikilabsen proiektu ireki batean parte hartzeko gogoz bazara etorri zaitez proposamenak ezagutzera:

ROCCO RONCUZZI BASSI // ETXEAN ERABILTZEKO MIKRO NEGUTEGIA

Lurrik gabe, hidroponia edo aeroponia teknikak erabiliz, landareak hazteko aukera ematen duen proiektua garatzea . Proiektua sistema itxi bat egitean datza landareen hazkuntza parametro garrantzitsuenak kontrolatzeko: ura, elikagaiak, PH, tenperatura, hezetazuna, CO2 bilketa, argia.

IKER DE ECHANIZ // ROS Rover rocker boggie 

Rover moduko ibilgailu bat metro erdiko tamainara egokitzea da proiektuaren helburua. Rober hau Dinitek-ek hasitako proiektua da, eta benetako Rover baten aukeretara hurbiltzea bilatzen du.

IÑAKI LEIZAOLA // ESTRUSORE HIRUKOITZA ARINA

Delta motako 3D inprimagailu batentzat estrusore hirukoitz arinagoa diseinatzea.

TOMÁS TAMAYO //  SEMAFOROA

Sonua dezibeliotan neurtu eta erakusten duen semaforo bat.

ADRIANA SERRAS MALILLOS // 3D ERABILTZEN IKASI PROIEKTU EZBERDINEN BIDEZ

Proiektua 3D inpresioa erabiltzen ikastean datza gorputzaren atalak 3D inpresioa eta elektronikaren bidez ikastea baimentzen duen joku baten bidez.

GARIKOITZ ZABALETA LARRAÑAGA // GOLD SPRINT

Bi txirrindularik denbora jakin batean lortzen duten distantzia neurtzea eta ikustaraztea baimentzen duen sistema.

ANDONI MUNDUATE // INMERSION THERMAL CIRCULATOR

Sukaldiratzan erabiltzen da eta bere funtzioak bi dira: ontzi batean dagoen likido bat tenperatura zehatz batera berotu eta ontzi guztian dagoen likidoak tenperatura uniformea edukiaraztea

ADRIAN Y DAMIAN // DOLLY OPEN SOURCE

Kode irekiko Dolly bat egitea arduinorekin, bideoak grabatzeko.

JABI LUENGO // NEU NAIZ

Neunaiz proiektua burmuin paralisia duten pertsonak (batez ere gradu handikoak) euren espresioen erantzun sensorial bat izatea bilatzen du: adibidez, soinu bat egiten badu, oinean bibrazio bat jasotzen du.