EGINZALEAK! 2015 // 3. fabrikazio eta teknologia hiritarraren astea

Eginzaleak! ekimenak hiritar teknologia, fabrikazio digitala, DIY software/hardwarea eta sareen ekoizpen eta banaketa digitalaren bidez gertatzen diren artisautza eta kooperazio prozesuen berreskuratzearekin lotura duten hainbat jarduera barne hartzen ditu.

Jardunaldi hauek bere baitan hartzen dituzten ildoen artean, sorkuntza eta ikerketa sortzailea, elkarlanean garatutako diseinu proiektuak, diziplina-arteko teknikak, jasangarritasuna, komunitatearekin batera eta mesederako tresnen garapena eta giza teknologien bidezko hiritarren ahalduntzea aipatu daitezke. Astean zehar gertatuko diren jarduerekin, Hirikilabsek teknologien erabilera oinarri dituzten hiritar eta talde esperientziak ikustaraztea du helburu.

Bide batez, teknologia edo teknika hutsean oinarria duten esperientziak (fabrikazio digitala, kode irekiko hardware-softwarea), zein gizarte edo hiritar izaera duten proiektuak (gizarte teknologia, erlazio kapitala, .. ) parte hartzera gonbidatzen ditugu, inspirazio gisa balio dezaten.

Eginzaleak!-ek nahasketa, esperientzien elkartrukatzea, teknologien erabilera eta helburuen inguruko eztabaida eta komunitate mugimendu eta teknologiaren arteko mugak aztertzeko testuingurua sortu nahi du.
Aurten, asteak diziplinartekotasunean arreta jarriko du bereziki eta baita  alor tekniko eta ezagutza ildo ezberdinen arteko harremanetan ere (diseinua, gizarte teknologia, open data, datuen bistaratzea, aniztasun funtzionala, birziklatzea, sorkuntza… ) era honetan gizartearentzat ekarpen bat bilatzen duten proiektuak sortzea ahalbideratzeko asmoz.

Deskargatu dezakezu programa osoa EGINZALEAK_2015

Data  //  fecha
Lekua  //  lugar
Ordua //  hora
Aktibitatea //  actividad
Aktibitatea  //  actividad
14-21 Pasarela 10:00 – 14.00

16:00 – 17.30

Erakusketa  //  exposición Diseinu irekia zikloaren altzari erakusketa //Exposición del ciclo de mobiliario abierto
15-17 Hirikilabs 17:00 – 20:00 Hitzaldia + Lantegia   //   Charla + taller Hiritar teknologia. Maps & dataHitzaldia // charla Lantegia // taller
Ostirala 18 viernes
3.solairua / 3ª planta 19:00 – 21:00 Topaketa  //  encuentro Kode kreatibo: urteko itxiera saioa //Código Creativo: sesión de cierre del año
Larunbata 19 sábado
Patio 10:00 – 14.00

16:00 – 20.00

Azoka  //  feria Eginzaleak! Artisau Berrien Feria //Feria de nuevos artesanos Eginzaleak!
Larunbata 19 sábado
Hirikilabs 10:00 – 14:00 Topaketa  //  encuentro Tekno Bigunak //
TecnoBlandas
Larunbata 19 sábado
Plaza 16:00 – 20:00 Instalazioa  //  instalación Enginys Eko-Poètiks
Larunbata 19 sábado
Patio 18:00 – 20:00 Aurkezpenak  //  presentación How To Make topaketa Eginzaleak! 2015  //Encuentro How To Make Eginzaleak! 2015