Proiektu Irekiak hasten dira – Hirikilabs Plaza

Plaza proiektu irekien 4. aurkezpena harrera jendetsua izan zuen atzo Tabakaleran. Aurkeztu ziren proiektu guztiak datorren ostegunetik Hirikilabsen garatzeko aukera izango dute. Sei proiektu ireki hauek elkarlanean garatuko dira, laborategiko materialez eta tresnez baliatuta, eta garrantzitsuena, interesa duen edonor prozesuan parte hartzeko aukera izango duelarik.

  • Open SHF // Gonzaga Aristondo  // Etxebizitza malgu baten prototipo irekia eskalara eraikitzea du helburu. Horretarako, pieza batzuk diseinatuko dira prozesu honetan zehar.
  • Kubo // Iñigo Sebastián // 4x4x4 LED kubo batekin pantaila tridimentsionala osatzeko prototipoa eta jolasen programazioa.
  • Papirudia // MariJoxe Azurtza // Matematika eta papiroflexia bat egin Raspberry baten erabilerari esker.
  • Bauhaus Graffiti Toolkit // Mikel Arbiza,  Itxaso Lizuain,  Elena Setien, y Edurne Osa // Open-source tresna sorta bat eta gida didaktikoa hirian esku-hartze grafikoa laguntzeko.
  • Argazkiak errebelatzeko DIY lantokia // Joseba Egia // Erabiltzaile hasiberriak argazki analogikoan murgiltzeko eta negatiboak errebelatzeko DIY/DIWO eredu bat kode irekian diseinatu eta prototipatu
  • Gipuzkoar bat ere ez bere errauskailurik gabe // Aritz Zabaleta // Hondakinen errauskailu erraldoiaren eraikuntzari alternatibak bilatu.

Hurrengo saioa datorren ostegunean, irailak 24an, izango da, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen, kultura digitala eta teknologia uztartzen duen hiritar laborategian. Hirikilabs-Plaza proiektu irekien hitzorduak ostegunero izango dira, ordu berean, eta abenduaren erdialdera arte luzatuko den prozesua da.

Hurrengo hitzorduak:

  • 09 / 24 // 16.00 –  20.00
  • 10/01 // 10/08 // 10/15 // 10/22 // 10/29  // 16.00 –  20.00
  • 11/05 // 11/12 // 11/19 // 11/26  // 16.00 –  20.00
  • 12/03 // 12/10 //  16.00 – 20.00