PLAZA PROIEKTU IREKIEN 4. AURKEZPEN PUBLIKOA

Uztailan proiektu irekien deialdia zabaldu zen eta oraingoan landu daitezkeen proposamenak ezagutzeko aukera izango dugu, eta hauek aurrera eramateko taldeak osatzeko aukera ere.

Saio hau irailak 17an Tabakalerako Hirikilabsen izango da 18.30etatik 20.30etara. Proiektu bakoitzak aurkezpen txiki bat egingo du, eta jarraian lantalde irekia osatzeko dinamika txiki bat egingo da.

Hirikilabsen proiektu ireki batean parte hartzeko gogoz bazara etorri zaitez proposamenak ezagutzera:

  • Open SHF // Gonzaga Aristondo  // Etxebizitza malgu baten prototipo irekia eskalara eraikitzea du helburu. Horretarako, pieza batzuk diseinatuko dira prozesu honetan zehar.
  • Jolas irekiak parkean // Uliako Lorak // Jolas irekien hiru prototipoen diseinua eta eraikuntza, Ulian jarriko direnak hasieran.
  • Kubo // Iñigo Sebastian // 4x4x4 LED kubo batekin pantaila tridimentsionala osatzeko prototipoa eta jolasen programazioa.
  • Papirudia // MariJoxe Azurtza // Matematika eta papiroflexia bat egin Raspberry baten erabilerari esker.
  • Bauhaus Graffiti Toolkit // Mikel Arbiza // Open-source tresna sorta bat eta gida didaktikoa hirian esku-hartze grafikoa laguntzeko.
  • Argazkiak errebelatzeko DIY lantokia // Joseba Egia // Erabiltzaile hasiberriak argazki analogikoan murgiltzeko eta negatiboak errebelatzeko DIY/DIWO eredu bat kode irekian diseinatu eta prototipatu
  • Gipuzkoar bat ere ez bere errauskailurik gabe // Aritz Zabaleta // Hondakinen errauskailu erraldoiaren eraikuntzari alternatibak bilatu.

Proiektu hauek Hirikilabsen lantaldeak sailkatu ditu laborategiak ematen dituen aukerak eta bertan bilatzen diren dinamika eta filosofiarekin bat egiten dutela kontutan izanik.

Aurkezpen honetan proposamenak ezagutzeko aukera izango dugu, eta parte hartzaileen interesen arabera, aurretik sailkatu diren 7 proiektuetatik 2-4 bat Hirikilabsen garatzeko aukera egongo da.

Ondoren proiektuen inguruan lan egiteko lantalde irekien hitzordu batzuk finkatu dira, ostegunetan:

  • 09 / 24 // 16.00 –  20.00
  • 10/01 // 10/08 // 10/15 // 10/22 // 10/29  // 16.00 –  20.00
  • 11/05 // 11/12 // 11/19 // 11/26  // 16.00 –  20.00
  • 12/03 // 12/10 //  16.00 – 20.00