Hirikilabs Plaza #02: Nekaz-Hal

Nekaz-Hal informazioaren teknologiak gure natura edo/eta landa inguruetara progresiboki eransten joateko epe luzeko proiektu bat da. Hau Hirikilabsen aurrera eramateko, inguru fisikoaren datuen lorbidea landuko da, honako software eta hardware irekian oinarritutako prototipo baten bidez: 3D inprimaketa, eguzki-elikadura, GPS geolokalizazioa, datuen komunikazio inalanbrikoa, sentsoreak, ikuspen infragorria (NVDI irudiak) eta internet bidezko urrutiko monitorizazioa.

Proiektua zehazteko bi aukera proposatzen dira, interesatutako parte hartzaileek erabakiko dutena:

a) Zeledron, robotika ikuspuntuko prototipo bat. 3D-n inprimatutako drone kuadroptero baten eraikuntza (interneten eskuragarriak direnetakoak) izango litzateke. Honi GPS modulu bat eta NVDI irudiak lortzeko espektro infragorriko kamera bat erantsiko litzaizkioke, eta honen ondorengo analisiak inguru berde baten egoera diagnostikatzea ahalduko lukeelarik.

b) Baratzain, IOT ikuspuntutik, 3D-n inprimatutako edukiontzietan kokatutako (irudi, lur eta giro) sentsore-sistema bat, eguzki-energiaz elikatuta eta geolokalizatuta, baratze txiki baten oinarrizko parametroak (tenperatura, hezetasuna, PHa, insolazioa, NVDI irudia…) urrutitik monitorizatzea ahalduko lukeena.

Aurreneko fase honetan, proiektuaren dimentsioagatik, ez da lortutako datuen (IA teknikak, etab) ondorengo tratamendua ezta bestelako hobekuntzarik planteatzen.

Taldea osatzeko oraindik behar diren profilak hurrengo hauek dira:
Elektronika/arduinon ezagutza duten pertsonak
Diseinu/modelatze digitalean ezagutza duten pertsonak (3D-tan inprimatzeko karkasen diseinurako)
Programazioan ezagutza duten pertsonak: arduinoak programatu baita IOT plataformaprogramatzeko (Baratzainen kasuan)

Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.