Proiektuen 1.go Deialdiko emaitzak: Sea Search Project

Hirikilabs Plaza pertsonen, kolektiboen eta inguneko komunitate praktikoen arteko interakzioaren bidez sortutako proiektuak sortu eta elkartzeko lekua da. Beste pertsonekin bildu, ikertu, partekatu eta lekua erabiltzeko uneak bilatzen ditugu, Hirikilabseko herramintak eta errekurtsoak lantegi irekian erabiltzeko, jendearen ideia sortzaileak D.I.Y. (zuk zeuk egin ezazu) edo D.I.W.O.(besteekin egin ezazu) bihur daitezen.

2013ko Abenduan 1.go Proiektu Deialdian aurkeztutako eta ondoren Hirikilabs-Plazan landutako proiektuetako bat Sea Search Project izan da, diseinuaren eta gure itsasoko plastikoen birziklatzearen inguruko proiektu esperimental bat. Proiketua eguneroko plastiko bilketan oinarritzen da (itsasotik jasotakoa), ondoren aulkiak, mahaiak edota beste edozein altzari mota egiteko; plastiko bilketatik hasita, klasifikazio-irizpideak ezagutu, plastiko bakoitzaren desegite-tenperatura ikusi, moldearen diseinua prestatu eta objektu konkretu bat egin arte.

Lantaldea: Ainhoa Garmendia, Silvia Vaqueriza, Olatz Labaien, Ane Miren Altuna, Maider Alfonso, Naia Querejeta.

Sea Search Project Ozeano Bareko plastiko kopuru kezkagarriari erantzun gisa suertatzen da, milaka urtetan degradatzen ez den material honentzako bide alternatibo bezala. Helburua kontzientziatu eta bere berrerabilpena posiblea dela frogatzea da.

Ekoizpen prozesuan hurrengo pausoak ematen dira: plastikoa zatitu, guk fabrikatutako su txiki baten berotu eta diseinu-moldeetan hoztu.

Proiektua Surfilmfestibaleko Olatu Garbiak sailean aurkeztua izan zen joan den ekainaren 5ean, Donostiako Aquariumeko Auditorian.

Bideoa hurrengo loturan ikus dezakezu.
Informazio gehiago: http://seasearchproject.wordpress.com/