Arduinoren hastapena

Elektronika esperimentalera sarrera egiteko ikastaldi saioak dira, lan egun ezberdinetan banaturik eta proiektuen sorketara bideraturik egongo direlarik: elektronikara sarrera, arduino fisikoa, sentsoreak, aktuadoreak, shieldak, PCBen diseinua eta fabrikazioa.


01 Sesioa

Arduinora sarrera 1

Arduino plataformara sarrera, zein ikasleak, arista sortzaileak, etab. elektronika interaktiboaren munduan era arin eta praktikoago batera hasteko pentsatutako hezkuntza proiektu irekia den Arduino. Elektronikako eta programazio munduko oinarrizko kontzeptuak, sarrera eta irteera digitalak eta ordenagailuarekiko komunikazioa jorratuko dira, besteak beste.

Data: 2014ko urtarrilaren 22a
Ordutegia: 16etatik 20ak arte.
Lekua: Hirikilabs, Easo kalea 41-43, 1. Pisua (Suhiltzaileen eraikin zaharra)

Helburua: Arduino garapen ingurunea ezagutzea, erabili daitezkeen plaka motak ezagutzea eta irteera eta sarrerei elkarri eragiteko programak egutratzen ikastea.
Edukiak: Zer da Arduino. Zer da Hardware librea. Zer nolako Arduino plakak dauden. Zer dira shieldak. Arduino softwarera sarrera. Driverren instalazioa eta ordenagailuarekiko komunikazioa. Processing programazio hizkuntza. Programa baten egituraketa. Elektronikako oinarrizko osagaien azalpena (LEDak, erresistentziak, botoiak, kableak…). Protoboarda.

Nori zuzenduta: DIY elektronika propiektuak egiten hasi nahi duen jendeari.
Lantegiaren maila: Hasiberria. Ez da elektronikako aldez aurreko jakintzarik behar.
Baldintza teknikoak: Gomendagarria da zure ordenagailu eramangarria ekartzea.

Prezioa: Lantegia dohakoa da baina eserlekuak mugatuak dira.

Gonbidatuak: Mikel Ormazabal Pagola, Joshua Puerta Prieto eta Joseba Egia Larrianaga

Izena Eman


02 Sesioa

Arduinora sarrera 2

Arduino plataformara sarrera, zein ikasleak, arista sortzaileak, etab. elektronika interaktiboaren munduan era arin eta praktikoago batera hasteko pentsatutako hezkuntza proiektu irekia den Arduino. Elektronikako eta programazio munduko oinarrizko kontzeptuak, sarrera eta irteera digitalak eta ordenagailuarekiko komunikazioa jorratuko dira, besteak beste.

Data: 2014ko urtarrilaren 22a
Ordutegia: 16etatik 20ak arte.
Lekua: Hirikilabs, Easo kalea 41-43, 1. Pisua (Suhiltzaileen eraikin zaharra)

Helburua: Arduino garapen ingurunea ezagutzea, erabili daitezkeen plaka motak ezagutzea eta irteera eta sarrerei elkarri eragiteko programak egutratzen ikastea.
Edukiak: Sarrera eta irteera digitalak. Sarrera eta irteera analogikoak. Frekuentzien kontrola Sentsore analogikoak. Servoen oinarrizko kontrola. PWM. Serie komunikazioa eta LCD pantaila baten kontrola. Kaixo Mundua.

Nori zuzenduta: DIY elektronika propiektuak egiten hasi nahi duen jendeari.
Lantegiaren maila: Hasiberria. Ez da elektronikako aldez aurreko jakintzarik behar.
Baldintza teknikoak: Gomendagarria da zure ordenagailu eramangarria ekartzea.

Prezioa: Lantegia dohakoa da baina eserlekuak mugatuak dira.
Izen ematea: Izen emateko bete ezazu ondorengo formularioa.

Gonbidatuak: Mikel Ormazabal Pagola, Joshua Puerta Prieto eta Ocas Luque Balbás

Inscripción


Gomendatutako web orrialdeak: http://arduino.cc/ http://www.arduteka.com/arduino/ http://www.reflexiona.biz/shop/content/7-tutoriales http://vimeo.com/18539129 http://azpitituluak.com/euskaraz/1345707021

Kontaktua eta dudak:

hirikilabs@tabakalera.eu